
29 Dec ACUNSA GIPUZKOA BASKET – BAXI MANRESA (71-78)
Hirugarren laurden txar batek baldintzatu egin du Acunsa GBC
Partidaren lehen minutuetan markagailua berdindua zegoen. Baxi Manresak 4 puntuko abantaila lortzen zuen laurdenaren erdian. Echeniquek Acunsa Gipuzkoa Basketentzat saskiratzen zuen. Manresak tarte txikia mantentzen zuen markagailuan. Oroz eta Radoncic saskiratzen zuten bisitariak markagailuan joateko ez uzteko. Acunsa GBCren 6-0ko partzial batek berdintzen zuen partida 17ra. Azken minutuan Manresak saskiratzen zuen eta Orozek azken segundoan berriro berdintzen zuen markagailua, 19-19.
Bigarren laurdena Span-en hirukoarekin hasten zen. Bigarren laurdenaren hasieraren protagonista Span zen, 8 punturekin 6 puntuko abantaila ematen baitzion Acunsa GBCri. Manresaren erantzuna iristen zen bi hirukokin 27ra berdintzeko partida. Bisitarien partziala 0-12koa zen oraingo honetan 6 gora jartzeko. Echeniquek saskiratzen zuen, bisitari partziala hausteko. Bisitariek 6,75ko saskirazten zuten, eta bigarren laurdenean 6 segidan lortzen zituzten 9 puntuko abantailari eusteko. Span-en bi gehi bat eta Dee-ren hirukoi bat GBC 3ra hurbiltzen zuten. Katalanek 5 punturekin erreakzionatzen zuten berriro, eta atsedenaldia iristen zen, 37-44.
Aldageletatik itzultzean, Baxi Manresak saskiratzen jarraitzen zuen 6,75etik, eta abantaila 10era zabaltzen zuen. Acunsa GBCren lehen puntuak Tomàsek lortzen zituen, hiruko batekin. Acunsa GBC ez zuen asmatzen erasoan, eta Manresak 22 puntuko aldea lortzen zuen. Acunsa GBCren puntuak jaurtiketa libretik iristen ziren Radoncic-i esker. Manresak eroso jokatzen zuen 20 puntuko abantailarekin. Faggiano tiro libreetatik saskiratzen zuen eta laurdena amaitzen zen, 48-67.
Azken laurdena Orozen hirukoarekin hasten zen eta Baxi Manresak beste batekin erantzuten zuen. Echenique, Tomàs eta Radoncic-en puntuek 12ra murrizten zuten aldea. Amaieratik minutu eta erdira, Acunsa GBCk 10 puntuko errenta jaistea lortzen zuen Deeren hirukoarekin. Etxekoen 9-0 partzialak 71-76 markagailua jartzen zuen. Manresa saskiratzen zuen eta partida amaitzen zen, 71-78.