
12 Oct ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD (74-76)
Partida Caceres-en 0-5eko partzialarekin hasten zen. Acunsa Gipuzkoak partziala itzultzen zuen, Mallers-en hirukoa eta Steinarsson-en saskiratzearekin, 5-5 (2 min). Caceresek aurrealdea zeraman 0-8ko beste partzialarekin, 5-13 (5 min). Berriro ere Acunsa Gipuzkoa hurbiltzen zen markagailuan, Simons, Steinarsson eta Proletaren saskiekin, 14-15 (7 min). Caceresek menderatzen zuen laurdena eta 16-22 amaitzen zen.
Bigarren laurdena lehenengoaren tonikarekin hasten zen eta Caceres 10 puntuko aldea lortzen zuen, 16-26 (12 min). Acunsaren puntuak Proletaren eskutik iristen ziren. Bisitariek abantaila mantentzen zuten, Steinarsson eta Motosen saskien arren, 22-30 (15 min). Simons eta Mallers-ek hiruko marratik saskiratzen zuten abantaila 7 puntutan jartzeko, 30-37 (17 min). Acunsa Gipuzkoa ez zegoen ondo erasoan eta Caceres aurretik mantentzen zen markagailuan. Laurdena 34-41 amaitzen zen.
Hirugarren laurdena 2-11 partzialarekin hasten zen, Caceres abantaila 16ra jartzeko, 36-52 (22 min). 8-0ko partzial lokala, Mallers, Steinarsson eta Delas saskiekin, berriro ere 8ko tartea jartzeko, 44-52an (24 min). Acunsa Gipuzkoak beste lau punturekin 4 puntutan uzten zuen aldea, 48-52 (27 min). Saski-truke baten ondoren, Acunsa Gipuzkoak estutzen jarraitzen zuen markagailua, eta laurdena 58-60 amaitzen zen.
Azken laurdena Delasen saskiarekin hasten zen, markagailua 60ra berdintzeko. Saskiratze gutxi laurdenan eta berdintasuna mantentzen zen, 63-63 (34 min). Markagailuan ez zen talderik nabarmentzen, 68-68 (37 min). Cáceresek 3 puntuko errenta zuen azken minutuaren hasieran. Delasek Acunsarentzat idazten zuen, amaieratik 30 segundo falta zirela, 72-73. Cáceresek jaurtiketa libre bat lortzen zuen bi gora mantentzeko, amaieratik 9 segundora, 72-74. Mallersek saiatzen zuen, baina ez zuen saskia aurkitzen. Caceres jaurtiketa libreko lerrora itzultzen zen, eta ez zuen huts egiten, biak lortuz; 3,2 segundo falta ziren amairzeko, 72-76. Mallersek saskiratzen zuen eta partida amaitzen zen, 74-76.