ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CASADEMONT ZARAGOZA

Larunbat honetan, Acunsa Gipuzkoa Basket estreinatuko da Illunben (18:00)

Bi aste partidarik jokatu gabe egon ondoren, Marcelo Nicolak ligako partida bat jokatuko du Casademont Zaragozaren aurka, aurkarietan izandako positiboen ondorioz. Entrenatzeko denbora gehiago izan duenez, hauxe zioen Nicolak: “lan egin ahal izan dugu eta guk egin behar dugun horretan murgilduta egon gara. Bi asteko zama handia izan da. Espero dugu hori gure jokoan nabaritzea eta konfiantza hartu eta hobetu izana”.

Aurrez aurre Casademont Zaragoza egongo da. Talde horretan ia denak aurreko urteko jokalariek jarraitzen dute. Diego Ocamporenak aste honetan hiru partida jokatu ondoren iristen dirá. Nicola aurkariari buruz zera nabarmentzen zuen: “kontuan hartu beharko da haien arteko ezagutza eta konfiantza. Jokalari askok eraso ona dute, banan-banan, eta beren talentuarekin jolasteko aukera dute. Trantsizioa eta joko dinamiko eta azkarra geldiarazi beharko dugu, erasoaren oinarri baitira”.