ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CB ALMANSA CON AFANION (17:00)

Acunsa Gipuzkoak CB Almansa con Afanion taldearen aurka jokatuko du etxean igande honetan

Lolo Encinasen taldeak bere zaleei garaipen bat oparitzeko gogoa du, “etxean ondo jokatu nahi dugu, Illunben partida borobila egiteko gogoa eta jendea etortzea eta ondo pasatzea nahi dugu”. Pixkanaka-pixkanaka jokalariak berreskuratu ditu, eta dagoeneko taldea osorik dauka, “Denboraldia hasi zenetik, lehen aldia da 11 jokalariok entrenatzeko egon garena, eta taldeak nabaritu egiten du, hilabete luzeak izan dira denok egon ahal izateko”.

Aurrean CB Almansa con Afanion egongo da. Ruben Perelloren taldea zazpigarren postuan dago 8 garaipen eta 7 porrotekin, Acunsa Gipuzkoaren berdinak. Albacetarrak denboraldiko momenturik onenean iristen dira, azken lau partidak irabazita. Horrela aztertzen zuen Encinasek aurkaria, “oso ondo berrarmatu dira geldialdiaren ondoren, izan zituzten covid kasuengatik. Rolak oso ondo zehaztuta daude eta lehen segundoak oso ondo jokatzen dituzte. Azken lau partidetan 94 puntu sartzen dituzte batez beste, eta 20 puntu baino gehiagoko aldearekin irabazten dute”.