ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CB PRAT (21:00)

Acunsa Gipuzkoak CB Prat-en aurka jokatuko du bihar Illunben, ligako azken-aurreko jardunaldian

Lolo Encinasen taldea Illunbera itzuliko da bihar, 21:00etan, liga erregularreko azken-aurreko norgehiagokan, aho zapore onarekin ixteko gogoz “saiatu behar dugu bihar ez huts egiten, batez ere gugatik, klubarengatik, zaleengatik, etortzen den guztiengatik. Liga erregularreko azken partidan Illunben garaipena lortzea”. Lolok badaki ez dela neurketa erraza izango “garrantzitsuena errebotean nagusi izatea eta galerak kontrolatzea, horrela ez baitute korrituko”.

CB Prat izango da aurrean. Talde katalana hamabosgarren postuan dago 11 garaipen eta 21 porrotekin. Prat ez jaisteko borrokan dator Illunbera, eta horrela aztertzen zuen entrenatzaile donostiarrak aurkaria, “aurreko astean Azpeitian bezala, Prat ligan mantentzeko borrokan dago. Oso talde atletikoa da, 2 posiziotan jokatzen duten jokalari asko ditu, ACBko Joventutekin entrenatzen duten jokalari asko ditu eta asko nabaritzen da. Jokalari gazteak dira, baina kalitatezkoak, Marc Blanch bezalako beteranoa, Sergi Costa bezalako joko antolatzailea eta Croquett bezalako saskiratzailea dituzte”.

Lolok lesionatuen partea pasatu du partidarako, “Berazak bajan jarraitzen du eta orain Zubizarreta gehitu zaio, eta Simonsek azkeneko entrenamenduak entrenatzeko planarekin jarraitzen dugu. Bederatzi egongo gara, eta ea Urko eta Martin laguntzen diguten”.