ACUNSA GIPUZKOA BASKET – COOSUR REAL BETIS (68-91)

Illunbeko hasten zen partida, Coosur Real Betisentzat bost punturekin jarraian. Acunsa Gipuzkoa Basketeko lehen puntuak Okouoren eskutik iristen ziren. Bi puntura hurbiltzen zen GBC Radonic-en saskiekin (4 min). Erasoan Acunsa GBC-ek huts egiten zuen eta Betis 9 gora jartzen zen 0-7ko partzialarekin (7 min). Tomás-ek hiruko lerrotik puskatzen zuen bisitarien partziala. Bisitarien abantaila 14 puntukoa zen laurdenaren azken txanpan. Deeren saski batekin, pista erditik, 17-27 bukatzen zen laurdena.

Bigarren laurdena Span-en hirukoarekin hasten zen, eta markagailuaren aldea 7 puntura murrizten zuen. Deeren beste hiruko batek gehiago hurbiltzen jarraitzen zuen Acunsa GBC. Partziala 8-0 zen eta markagailua 25-27 uzten zuen (13 min). Coosur Real Betis-ek hiruko batekin hausten zuen etxekoen partziala. Hurrengo minutuetan saski-trukea eta Betis 6 gora mantentzen zen (16 min). Acunsa GBC bonusean sartzen zen, eta Betis jaurtiketa libreen marrara joaten zen saskiratzeko eta berriro 10 puntuko aldea jartzeko. Laurdenaren azken txanpan, Coosur Real Betisek berriro ihes egiten zuen, eta laurdena 37-49 amaitzen zen.

Aldageletatik itzultzean, Betisek 16 puntura aldea handitzen jarraitzen zuen. Acunsa GBC markagailuan Okouo eta Tomàs puntuekin hurbiltzen saiatzen zen (22 min). Berriro ere Acunsa Gipuzkoa Basket ez zuen amatzen erasoan eta Coosur Real Betis berriro joaten zen 19 puntura (28 min). Laurdena 48-69 amaitzen zen.

Azken laurdenaren hasieran topaketaren tonika jarraitzen zuen eta Coosur Real Betis 29 puntuko aldea jartzen zuen. Acunsa GBCko lehen puntuak azken laurdeneko hirugarren minutuan iristen ziren, Dee-ren hirukoaren ondoren (33 min). Radoncic eta Dee markagailuko aldea jaisten saiatzeko saskiratzen zuten (35 min). Azken minutuetan garaipena Betisen eskuetan zegoela, Faggiano, Dee eta Motos GBCrentzat saskiratzen zuten, eta markagailua 68-91 geratu zen.