ACUNSA GIPUZKOA BASKET – EASYCHARGER PALENCIA (18:00)

Acunsa Gipuzkoak Easycharger Palentziaren aurka jokatuko du igande honetan

Etxetik kanpo lortutako emaitza txarren ostean, Acunsa Gipuzkoak dinamika aldatu eta garaipenaren bidera itzuli nahi du igande honetan Illunben. Lolo Encinasen taldeak lehenbailehen berreskuratu nahi du bere bertsiorik onena, “niri azkarrago jokatzea gustatzen zait, puntu gehiago sartzea, baina lokatzetan jokatzen ikasi behar dugu, liga zaildu egiten da eta orain datozen taldeak gu baino askoz fisikoagoak dira. Erasoan armategi gehiago ditugu, baina fisikoa beste taldeek jarriko dute, bi gauzetan jokatzen jakin behar dugu”. Encinasek ere transmititu du taldearengandik espero duen borroka, “Coruñaren aurka hirurogeita hamar puntu sartu arren, jendea pozik geratu zen esfortzua ikusi zuelako, taldea borrokan ikusi zuelako, eta hori transmititu nahi diet. Hemen zalegoa, klubak, guk, emango diegun balioa, aldiro borrokatzen ikusi nahi ditugula da”.

Aurrean Easycharger Palentzia izango du, sailkapeneko laugarren postuan dago 15 garaipen eta 9 porrotekin. Pedro Riveroren taldeak etxean erraz irabazi zion Leyma Coruñari. Lolok aurkaria aztertzen zuen “fisikoa eta talentua duten jokalariak dituzte. Dani Rodríguez, beteranoa, partidaren erritmoa daramana, Danik mila bataila ditu eta nahi duen erara jokatzen du, eta hori gelditu behar dugu. Danik eta Micahk ez gaitzatela asko menderatu, banan-banan Ali, eta gero borrokatzen duten jokalari guztiak”. Horretarako, Encinasek argi dauka nola jokatu nahi duen “Fisikoari aurre egin behar zaio oso dinamikoak jokatuz, taldean jokatu behar da eta baloia pasatu behar dugu, abiaduran azkar sortu behar dugu, espazioetan ondo jokatu eta baloia azkar mugitu”.

“https://youtu.be/c7UZ6ZOdshg”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude