ACUNSA GIPUZKOA BASKET – EASYCHARGER PALENCIA (68-74)

Easycharger Palenciaren aurkako hogeita bosgarren jardunaldiko partida erritmo biziakin hasten zen Illunben. Palentzia nagusitzen zen hasieran, bost puntu jarraian lortuta. Simonsek hiruko batekin erantzuten zuen, 3-5 (1. min). Bisitarien 0-7ko partziala markagailuan lehen abantaila jartzeko, 3-10 (4. min). Orduan Acunsa Gipuzkoak erantzuten zuen 11-0ko partzialarekin markagailuari buelta emateko, 14-10 (7. min). Partida berdintzen zen laurdenaren azken txanpan eta 16-17 amaitzen zen.

Bigarren laurdena lehenengoa bezala hasten zen, Palentziak abantaila txiki bat hartzen baitzuen, 19-22 (12. min). Partida berdinduta zegoen Barton eta Berazaren saskiratzeei esker, 24-24 (13. min). Kolpe trukea markagailuan bi taldeak txandakatzen zituzten ondorengo minutuetan. Azken txanpan Acunsa Gipuzkoak 6 puntuko abantaila hartzen zuen Proleta, Zubizarreta eta Delasen saskiraketei esker, 35-29 (18. min). Lau puntuko abantailarekin joaten zen atsedenaldira Acunsa Gipuzkoa, 35-31.

Aldageletatik bueltan Acunsa Gipuzkoak bere abantaila 6ra handitzen zuen Simonsen saskiratze berri batekin, 37-31 (21. min). Palentziak erreakzionatzen zuen eta 2-7ko partzialarekin tartea puntu batean uzten zuen, 39-38 (23. min). Saskiratze trukea hurrengo minutuetan partida berdinduta mantentzen zuten. 0-8ko partzial berria 6ko aldea ematen zion Palentziari, 43-49 (27. min). Acunsa Gipuzkoak, berriro ere, Motosen saskiratzea eta Bartonen lau punturekin, aldea 2 puntutan jartzen zuen, 49-51 (29. min). Emaitza horrekin, azken 10 minutuetara iristen  zen partida, 49-51.

Azken laurdena, partidaren erritmoa zuen nagusi, saskiratze trukaketa, emaitza 2 puntuko aldearekin mantentzeko, 51-53 (32. min). Partidua amaitzeko lau minutu falta zirenean, Simonsen saskiratze bati esker parekotasun handiena markagailura iristen zen, 60-60. Palentziaren erantzuna berehala iristen zen bi hiruko jarraian sartuta, 60-66 (36. min). Berriro markagailuan hurbiltzen saiatzen zen Acunsa Gipuzkoa Delasen saskiraketekin, baina ez zen nahikoa eta garaipena Palentziara joaten zen, 68-74.