ACUNSA GIPUZKOA BASKET – HLA ALICANTE (19:30)

Acunsa Gipuzkoak HLA Alacant-eren aurka jokatuko du bihar Illunben denboraldiko azken txanpan
Lolo Encinasen taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du eta zaleei garaipen bat oparitu nahi die Illunbeko denboraldiko azken-aurreko partidan, “Nahi duguna da illunbeko bi partidak lehiatzea, irabaztea. Liga erregularra etxeko bi partidak illunben ateratzeko eta sentsazio honarekin. Jarrera horrekin eta egiteko gogo horrekin goaz”.

Aurrean HLA Alacant egongo da. Gonzalo García de Vitoriaren taldea sailkapeneko hamabigarren postuan dago 14 garaipen eta 16 porrotekin. Lolok honela aztertzen zuen aurkaria, “Aurkari zail baten aurka jokatuko dugu, puntu askokoa. Gu bezalako talde bat, partidan ere erregulartasun hori falta zaiona. Joaneko partidan ikusi zen, partzialetara egindako partida izan zen, erregulartasuna gehien mantentzen duen taldeak asko irabaziko du”.

Lolo Encinasek ezin izango du Xabi Beraza erabili eta Ben Simons zalantza da partidurako “baja ziurra da Xabi Beraza, orkatila sendatzen jarraitzen du eta Ben Simonsen zalantza dugu, aste honetan ezin izan baitu entrenatu”.