ACUNSA GIPUZKOA BASKET – HLA ALICANTE (72-68)

Acunsa Gipuzkoak garaipen garrantzitsua lortu du HLA Alacanten aurka Illunben

Illunben hasten zen partida eta lehen abantaila Acunsa Gipuzkoak hartzen zuen, 6-1 (2. min). Markagailuari buelta ematen zion HLA Alacantek 0-7ko partzialaren ondoren, 6-8 (5. min). Partzialak joan eta etortzen ziren, partida berdinduta mantentzeko lehen laurden honetan, 14-16 (8. min). Laurdena berdinduta amaitzen zen, Mallersen lan bikainarekin azken txanpan, 19-19.

Bigarren laurdena Alacantekin markagailuan abantaila hartzen hasten zen, 2-8ko partziala lortu ondoren, 21-27 (13. min). Kontrako norabidean arraun egiten zuen Acunsa Gipuzkoak, Zubizarreta, Proleta eta Delasen saskiratzeekin 2 puntura hurbiltzeko, 31-33 (19. min). Alacanten hiruko batek markagailua, 31-36 uzten zuen atsedenaldian.

Aldageletatik bueltan Acunsa Gipuzkoaren erreakzioa iristen zen, Mallersen 5 punturekin eta Delasen bi puntuekin eta aurretik jartzen zen, 38-36 (23. min). Saskiratze trukaketa ondorengo minutuetan, talde txandakatzea eragiten zuten partidaren zuzendaritzan, 43-41 (25. min). Alacanten 0-8ko partzial berriak abantaila berria ematen zion markagailuan, 43-49 (27. min). Hiru puntura hurbiltzen zen berriro Acunsa Gipuzkoa Proleta eta Anderren saskiraketei esker, 48-51 (29. min). Alacantek jaurtiketa libretik saskiratzen zuen eta laurdena 48-53 amaitzen zen.

Azken laurdena Illunben hasten zen tentsio handienarekin, Acunsa Gipuzkoa arraunean segitzen zuen eta bi puntura hurbiltzen zen, 55-57 (33. min). Partziala 6-0koa zen Acunsa Gipuzkoarentzat eta bat gora jartzen zen, 58-57 (36. min). Partida bukatzeko bi minuturen faltan bendirtasuna markagailuan, 60-60. Azken bi minutuetan Acunsa Gipuzkoa zen aurrealdea eramaten zuena eta Simonsen eta Orozen saskiraketekin garaipena etxean uzten zuten, 72-68.