ACUNSA GIPUZKOA BASKET – ICG FORÇA LLEIDA (18:00)

Acunsa Gipuzkoak ICG Força Lleidaren aurka jokatuko du igande honetan Illunben

Lolo Encinasen taldeak igande honetan itzuliko da Illunbera, garaipenarekin berriro elkartzeko gogoz. Taldeak gogor lan egin du egun hauetan topaketetan zigortzen dizkioten ahulguneak hobetzen eta leuntzen jarraitzeko, “guk lan egin behar dugu, badakigu zer muga ditugun. Astean zehar pistan lan egitea, hobetzen saiatzeko”. Oso partida gogorra izango da, eta Lolok hau iragarri du, “Lehenik, erraz galdutako baloiak saihestu behar ditugu, eta saskira gehiago bota, ezin dugu baloirik galdu eta kontraeraso errazak jaso. Eta gero errebotea, bost mutilen kontua da, ezin ditugu pibotak bakarrik utzi, bostak errebotearen bila joan behar dugu”.

Aurrean ICG Força Lleida egongo da, sailkapeneko bosgarren postuan dagoena, 7 garaipen eta 3 porrotekin. Lolok aurkaria honela nabarmentzen zuen, “sailkapenean gian dago oso ondo jokatzen ari den taldea delako. Oso ondo dakite rolak, oso ondo jokatzen dute espazioekin, oso azkarrak dira baloirik gabe jolasten, eta talde oso bat dute”. Gainera, zenbait jokalari nabarmendu ditu, “Ligan gehien saskiratzen duen jokalaria daukate, Carrera,, denetarik egiten duena. Antolatzaile gisa, Schreiner dute, esperientzia handiko jokalaria dena, eta taldea oso ondo darama. Eta bi 5 oso indartsu dauzkate errebotean”.

Igande honetan, gainera, Gazteen Gurutze Gorriarekin jostailu-bilketa bat antolatu dugu klubak Illunben, “Haien eskubideak jokoan” kanpainaren barruan. Hori dela eta, 9. eta 10. ateen arteko tabernan Gurutze Gorriarentzat jostailuak biltzeko tokia ezarriko da.