ACUNSA GIPUZKOA BASKET – ICG FORÇA LLEIDA (73-81)

Illunben hasten zen partida, erritmo bizkorrarekin, eta Acunsa Gipuzkoarentzat Barton eta Simonsek saskiratzen zuten, 8-6 (3. min). Lehen laurdenaren erdialdean Acunsa Gipuzkoak abantaila txiki bat zuen markagailuan, Steinarssonen puntuei esker, 15-9. Lleida gertu amntentzen zen, 4 puntura, 19-15 (7. min). Amaieratik 20 segundora Lleidak paetida berdintzen zuen eta berdinketarekin iristen zen amaiera, 21-21.

Bigarren laurdena lehenengoaren amaieraren tonikarekin hasten zen, markagailuan berdintasunarekin, 27-27 (12. min). Oraingo honetan 4 puntuko abantaila hartzen zuen Lleidak, 29-33 (15. min). Bi hiruko segidan, bat Mallersena eta bestea Zubizarretarena, Acunsa Gipuzkoa aurretik jartzen zuten berriro, 35-33 (16. min). Berazaren saski batek 4ko aldea jartzen zuen, 37-33. Amaieratik minutu batera, partida 37ra berdintzen zuten. Atsedenaldia, Lleidaren bi puntuko abantailarekin iristen zen, 37-39.

Hirugarren laurdenaren hasieran partziala 3-7koa zen, eta 6 gora jartzen zen Lleida, 40-46 (22. min). Acunsa, Anderren hirukoarekin, hirura hurbiltzen zen, baina Lleidaren erantzuna beste bost puntu jarraiarekin iristen zen, 43-51 (24. min). Acunsa Gipuzkoaren une txarra, aurkariak aprobetxatzen zuen abantaila handitzeko, 45-60 (27. min). Elkarren segidan, Acunsa Gipuzkoaren saskiak 9ra hurbiltzen zuten, 51-60 (28. min). Lleidak beste 5 puntu jarraiekin gelditzen zuten Acunsaren erreakzioa, 51-65. Berriro ere Acunsa Gipuzkoa estutzen zuen partida, 20 segundo falta zirela 7 puntura jartzen. Azken segundoan Lleidaren saski batek markagailua 60-69 uzten zuen.

Azken laurdenaren hasieran, partida Lleidaren aldera dekantatuko zela zirudien. Baina Acunsa Gipuzkoak ez zuen amore eman nahi, eta partida berriro estutzen zuen, 4 puntura hurbiltzen baitzen, 67-71 (34. min). Partida berdintzen zuen Acunsak, 73-73 (37. min). Lleidaren hiruko batek Acunsaren erreakzioa gelditzen zuen, amaieratik minutu batera. Partida 73-81 amaitzen zen.