
22 Nov ACUNSA GIPUZKOA BASKET – JOVENTUT (68-99)
Acunsa GBC aukerarik gabe Joventuten aurka
Illunben hasten zen partida Joventut-en saskiarekin. Acunsa Gipuzkoa Basket-eko lehen puntuak Tomàs-ek lortzen zituen. Nicolak partida gelditzen zuen bisitariek 8 puntuko errenta hartu ondoren. Uztaiari begira, Acunsa GBCk ez zuen asmatzen, eta bisitariek 10ko errenta jartzen zuten. Jaurtiketa libre eta hiruko batek, Orozena biak, 6ra murrizten zuten distantzia. Bisitarien jaurtiketa libre batek markagailua uzten zuen amaieran, 15-22.
Bigarren laurdena Oroz-en saskiarekin hasten zen. Bisitariek 12 puntuko errenta berreskuratzen zuten 0-6 ko partziala ondoren. Hiru hirukorekin, Joventut 40 puntura iristen zen, eta abantaila 18 puntura eramaten zuten. Acunsa GBCk ez zuen saskiratzen, eta Joventutek abantaila handitzen jarraitzen zuen. Azken bi jokaldietan Echenique eta Radoncic saskirzten zuten eta atsedenaldia iristen zen, 28-49.
Aldageletatik taldeak itzuli eta Joventut saskiratzen zuen. Joventuteko 0-8ko partziala, Radonic-ek hiruko batekin hausten zuen partziala. 7-0ko partziala orain Acunsa GBCrentzat. Partida erosoa Joventutentzat, 30 puntuko abantailarekin. Francisen saskiratze batek, laurdenaren amaieran, 43-73 markagailua uzten zuen.
Azken laurdenak aurrekoen tonika jarraitzen zuen. Acunsa GBCrako Echenique eta Radoncic saskiratzen zuten, baina markagailuko distantzia 30 puntukoa mantentzen zen. Aurrekoei Tomàs eta Dee- gehitzen zitzaien. Azken segundoetan Faggianok Acunsa GBCrako idazten zuen, eta markagailua 68-99 geratzen zen.