ACUNSA GIPUZKOA BASKET – JUARISTI ISB (80-70)

Gipuzkoar derbia illunben hasten zen bi taldeen erasoetan zehaztasunik gabe. Lehen abantaila Acunsa Gipuzkoak hartzen zuen Oroz, Motos eta Steinarsson saskiratzeei esker, 7-2 (3. min). Lehen laurdena azkar lehiatzen zen, ia etenik gabe, eta etxekoak aurretik mantentzen ziren. Abantaila 12 puntutan zegoen Delasen saskiraketen ondoren, 18-6 (7. min). Acunsa bonusean sartzen zen eta Juaristi jaurtiketa libreen lerrora joaten zen, 18-10 (8. min). Era berean, Acunsa Gipuzkoak jaurtiketa libreak ere saskiratzen zituen, 10 puntuz gora jartzeko, 23-13. Juaristiren saskiratze baten ondoren bukatzen zen laurdena, 23-15.

Bigarren laurdenaren hasieran Juaristik 5 puntura murrizten zuen abantaila. Acunsa Gipuzkoa ez zegoen hain fin laurdenaren hasieran eta Juaristi 4 puntura hurbiltzen zen 6,75etik. Steianrssonek hirukoa itzultzen zuen markagailuak abantaila ez galtzeko, 30-23 (12. min). Azpeitiko taldea estutzen jarraitzen zuen, orain 3ra jartzen, 30-27. Simons jokoan sartzen zen eta 7 punturekin jarraian 10 puntuko aldea jartzen zuen berriro, 37-27 (15. min). Simons nagusi zen bigarren laurdenean bi hiruko gehiago sartuz (13 puntu bigarren laurdenean) eta markagailuan abantailarik handiena jartzen zuen, 49-33 (19. minutua). Atsedenaldira 15 puntuko aldearekin iristen zen Acunsa Gipuzkoa, 51-36.

Taldeak aldageletatik bueltan zetozen eta Acunsa Gipuzkoak abantaila handitzen jarraitzen zuen, 54-36 (21. min). Juaristi  13ra hurbiltzen zen, 60-47 (24. min). Acunsa Gipuzkoak hirugarren laurden oso serioa egitenn zuen Simons, Ander eta Proletaren ekarpenekin, 20 puntuko aldearekin, 69-49 (28. min). Etxeko taldeak ez zuen aukera handirik ematen eta azken 10 minutuei aurre egiteko abantaila handiarekin zihoan, 69-51.

Azken laurdenari hasten zen Illunben eta Juaristik gogor jokatze zuen markagailuan hurbiltzeko, 71-56 (32. min). Juaristiren arreoia neutralizatzen zuen Acunsa Gipuzkoak Proleta eta Zubizarretaren saskiratzeekin, 74-56 (34. min). Juaristik ez zuen amore eman eta 1-9ko partzialarekin 10 puntura jartzen zen, 75-65 (37. min). Delasek saskiratzen zuen Acunsari arnasa emateko, baina Juaristik 2+1eko batekin erantzuten zuen eta 9ra jaiten zuen aldea, 77-68 (38. min). Steinarssonek, jaurtiketa libretik, erabakitzen zuen partida. Giro bikaina Illunben Gipuzkoako derbi handi batean, 80-70.