ACUNSA GIPUZKOA BASKET – LEVITEC HUESCA LA MAGIA (95-68)

Acunsa Gipuzkoak hirugarren laurdenean hausten du partida eta beste garaipen bat lortzen du Illunben

Illunben Motosen saskiratzearekin hasten zen partida. Bi taldeen erasoetan zehaztasun falta askok hasieran puntu-kopuru txikia erakartzen zituen, 6-6 (5. min). Lehen zortzi minutuetan, bi taldeak banatzen zituzten erasoak, markagailua beti berdinduta izateko. Anderren hirukoarekin, laurdena Acunsa Gipuzkoarako abantaila txiki batekin amaitzen zen (15-12).

Bigarren laurdenean indar handiz hasten zen Acunsa Gipuzkoa, eta 8-0ko partzial baten ondoren, Proleta eta Bartonen saskiei esker, lehen abantaila jartzen zuten markagailuan, 23-12 (12. min). Huescak markagailua estutzen zuen, 6 puntura hurbiltzen baitziren atsedenenalditik bost minutura, 32-26 (15. min). Huescak markagailura hurbiltzen saiatzen segitzen zen, baina Acunsaren konbinazio onek eta Mallersen asmatzeak 8 puntuko aldea jartzen zituen berriro markagailuan, 41-33 (19 min). Atsedenaldira iristen zen 41-34 markagailuarekin.

Aldageletatik itzultzean, Acunsa Gipuzkoa entxufatuta ateratzen zen eta 7-0ko partzial batekin berriro markagailuan joaten zen, 48-34 (21. min). Acunsa Gipuzkoa Basketeko hirugarren laurdenak markagailuan lurra jartzeko balio zion, jokalariak oso ondo entxufatutak baitzeuden 6’75 lerrotik, 65-38 (27 min). 21 puntuko abantailarekin hirugarren laurdenaren amaiera iristen zen, 67-46.

Huesca hobeto agertzen zen laugarren aldiaren hasieran, baina Acunsa Gipuzkoaren errenta handia zen, 72-53 (32 min). Acunsa Gipuzkoak abantaila erosoa mantentzen zuen eta Proleta eta Simonsen saskiekin 22 puntuko aldea jartzen zuen, 83-61 (35. min). Hala ere, erabakita zegoen Acunsa Gipuzkoarentzat partida, eta 95-68 partida amaitzen zen.