ACUNSA GIPUZKOA BASKET – LEYMA CORUÑA (18:00)

Acunsa Gipuzkoak Leyma Coruñaren aurka jokatuko du igandean, bi asteko geldialdiaren ondoren

Bi aste horietan Lolo Encinasen mutilek entrenatzeko eta atseden hartzeko aukera izan dute pilak kargatzeko joan den hilabetean izan zuten partidu maratoiaren ondoren. Taldeak gainerakoek baino astebete gehiago izan du Granadaren aurkako partida atzeratu ostean, hango pabiloian ACB kopa jokatu delako, “entrenamendu dobleak izan ditugu eta deskonektatzeko egun libre batzuk baita ere. Denboraldi-aurre txiki bat egin dugu gai fisikoa kargatzeko eta denboraldia amaitu arte horrela hel gaitezkeen ikusteko”.

Aurrean Leyma Coruña izango da. Sergio Garciaren taldea azkeneko bi partidak galdu ondoren iristen da eta bosgarren postuan dago, 12 garaipen eta 9 porrotekin. Lolo Encinasek honela aztertzen zuen aurkaria, “Coruña ligako rosterik onenetakoa da, taldea oso ondo eginda dago, denetarik dute eta ligan eragin handiena duen jokalaria dute, Nick Ward”.