ACUNSA GIPUZKOA BASKET – MELILLA SPORT CAPITAL (61-67)

Illunben hasten zen partida, bi erasoetan zehaztasunik gabe. Melillak lehen puntuak sartzen zituen eta lehen abantaila hartzen zuen, 0-4 (2. min). Delas lehen puntuak lortzen zituen Acunsa Gipuzkoarentzat baina Melillak markagailuan abantaila hartzen zuen, 4-11 (5. min). Delas aulkira joaten zen ahoan kolpe bat hartu ondoren. Acunsa Gipuzkoa Proletaren jaurtiketa libre batekin eta Simonsen hiruko batekin 3 puntura hurbiltzen zen, 8-11 (6. min). Melillak aurretik jarraitzen zuen Acunsa Gipuzkoak jaurtiketa libretik saskiratzen zuen bitartean. Laurdena 13-20 amaitzen zen.

Bigarren laurdena Berazaren hirukoarekin hasten zen. Melillak, berriz ere, 5 puntu jarraian lortzen zituen eta abantaila handitzen zuen, 16-25. Acunsa Gipuzkoaren partziala 8-0koa zen oraingoan, Berazaren bi hirukorekin eta Orozen saskiratze batekin, eta aldea puntu bakar batean uzten zuen, 24-25 (13. min). Saskiratze trukea ondorengo minutuetan eta Melilla aurretik mantentzen zen. 0-6ko partzialak abantaila berri bat ematen zion Melillari, 29-36 (18. min). Atsedenaldia Melillaren zazpi puntuko aldearekin iristen zen, 31-38.

Aldageletatik bueltan partidaren hasiera errepikatzen zen eta Melilla zen lehenengo hiru minutuetan saskiratzen zuena, 31-40 (23. min). Acunsa Gipuzkoa Bartonen bost puntu jarraian lortu ondoren, 36-40 (24. min). Acunsa Gipuzkoaren partziala 11-0koa zen eta buelta ematen zion markagailuari, 47-43 (27. min). Acunsa Gipuzkoak abantaila mantentzen zuen azken txanpan  eta laurdena 52-48 amaitzen zen.

Melillaren hasierako 0-5ko partziala, markagailuari buelta ematen zion, 52-53 (31. min). 55era berdindu zen partida Proletaren hiruko batekin eta Melillaren saskiratze baten ondoren (33. min). Melillaren partziala 0-7koa zen eta markagailuan abantaila txikia hartzen zuen, 55-60 (35. minutua). Melillak 5 puntuko abantaila mantentzen zuen azken txanpan. Simonsek hiru jaurtiketa libre lortzen zituen amaierarako 27 segundoren faltan, 61-63. Melilla ere jaurtiketa librera joaten zen amaieratik 16 segundora eta biak sartzen zituen, 61-65. Acunsa Gipuzkoari ez zitzaion jokaldia ateratzen eta Melillak saskiratzen zuen. Partida 61-67 bukatzen zen.