ACUNSA GIPUZKOA BASKET – MOVISTAR ESTUDIANTES (19:30)

Aste betean Illunben jokatuko dituen hiru topaketetatik bigarrenari egingo dio aurre asteazken honetan Acunsa Gipuzkoak

Lolo Encinasen mutilek asteazken honetan berreskuratuko dute Movistar Estudiantesen aurka Illunben jokatu behar zuten partida. “Partida polita da. Igoera lortzeko taldea da, 3 urte dira Estudiantes hemen ikusi gabe eta jendea erakartzen duen talde bat da eta ikustea gustatzen zaion partida bat da”. Acunsa Gipuzkoak bi garaipen jarraian lortu ditu etxean “Almansaren eta Valladoliden partidek poz handia eman digute etxean, konfiantza dugu eta aurrerapausoa eman dugu”.

Aurrean Movistar Estudiantes egongo da. Cuspineraren taldea bigarren postuan dago, 14 garaipen eta 3 porrotekin. Horrela aztertzen zituen Encinasek madrildarrak “esperientzia handiko plantilla dute, ez bakarrik LEB ligakoak, baita ACB esperientzia ere. Fisiko oso ona dute, ligako gainerako taldeen gainetik dagoena. Ohituta daude beste kontaktu mota batera, beste erritmo batera, beste joko mota batera, urte asko direlako eta ACBko partida asko jokatu dituztelako. Ligako defentsarik onena dira”.

Beraza eta Zubizarreta lesioei eta zalantzei dagokienez Encinasek hauxe zioen “Beraza taldearekin entrenatzen hasi zen atzo eta askoz hobeto dago. Espero dut gaur entrenamendua ia osorik egitea. Eta Zubizarreta atzo ez zen taldearekin egon, Eugeniorekin lan egin zuen. Aitorrena da nola eutsiko dion minari, baloia hartuko, ukimena… gaur bendaje berezi batekin probatuko du eta espero dezagun bihar zerbait lagundu ahal izatea”.