ACUNSA GIPUZKOA BASKET – MOVISTAR ESTUDIANTES (54-72)

Hamahirugarren jardunaldiko partida erritmo bizian hasten zen. Estudiantes saskiratzen zuen lehenengo, baina Acunsa Gipuzkoaren 8-0ko partzialak aurretik jartzen zituen etxekoak, 8-2 (4. min). Delasen saskia gipuzkoarren hasiera bikainari errematea ematen zion lehen laurdenaren erdian, 10-2 (5. min). Estudiantesek ez zuen saskiratzerik lortzen 6. minutura arte baina Acunsa Gipuzkaok 11ko aldearekin jarraitzen zuen, 15-4 (7. min). Laurdenaren azken minutuetan Estuk aldea murrizten zuen markagailua 15-9 uzteko.

Bigarren laurdenaren hasieran Mallersek hiruko bat sartzen zuen, baina Estudiantesek presioa handitzen zuen eta markagailuan hurbiltzen jarraitzen ziren, 18-15 (12. min). Aurretik zegoen Acunsa Gipuzkoa Mallers eta Berazaren saskiraketekin, 22-15 (14. min). Baina 0-8ko partzial batek markagailua bueltatzen zuen laurdenaren azken txanpan, 24-28 (19. min). Orozek bi gehi bat sartzen zuen eta atsedenaldira berdinduta iristen ziren, 27-28.

Aldageletatik bueltan Estudiantesek 5 puntuko abantaila zuen, 29-34 (22. min). Acunsa Gipuzkoak ezin izan zuen markagailuan aldea murriztu Steinarsson eta Orozen saskiraketeekin, 33-39 (25. min). Estudiantesek partida hausten zuen hurrengo minutuetan eta 15 puntuko aldea lortzen zuen. Bartonek saskiratzen zuen laurdenaren amaieran, 37-50.

Partida bideratuta zegoela Estudiantesek markagailuan alde egiten jarraitzen zuen nahiz eta Zubizarretak eta Motosen saskiratzeei, 43-55 (min 34). Partida 54-72 bukatzen zen Igandean Illunben jokatuko dugu berriro, maila honetan Juaristi ISBren aurka.