
21 Jan ACUNSA GIPUZKOA BASKET – TAU CASTELLÓ (12:30)
Acunsa Gipuzkoa Illunbera itzuliko da igande honetan, hilabete baino gehiago etxean lehiatu gabe egon ondoren
Lolo Encinasen taldeak hiru garaipen on lortu dituzte etxetik kanpo. Zaleekin elkartu nahi dute berriro, eta etxean garaipena lortutako “Lleidaren aurka izan zen azkeneko partida etxean, taldea gogotsu dago, hilabete etxean jokatu gabe egon eta gero”.
Aurrean Tau Castello izango du, zortzigarren postuan daude, 7 garaipen eta 7 porrotekin. Lolok aurkaria aztertu du, “Oso plantilla luzea dute eta gauza asko egin ditzaketen jokalariak dituzte, jokalari oso onak dituzte beheko zutoinean, blokeo zuzenean erabakigarriak diren jokalariak dituzte eta Hermanson bezalako jaurtitzaile oso ona dute”.
Gakoak prentsaurrekoan azpimarratu ditu Encinasek, “gu nola iristen garen izango da gakoa, ea aste honetan erritmoa pixka bat igo dugun egin ditugun entrenamenduekin. Lehengoan, Praten, ez genuen gure txispilla izan, pixka bat gehiago korritu ahal izatea eta, batez ere, Tau Castellori ez uztea saskiratze errazak egiten”.