
06 Feb ACUNSA GIPUZKOA BASKET – UEMC REAL VALLADOLID (85-71)
Illunben hasten zen partida giro eder batekin. UEMC Real Valladolid nagusi zen hasieran bost puntu jarraian lortuz. Delasek saskiratzen zuen Acunsa Gipuzkoarentzat eta gertu mantentzen zuen markagailuan, 7-4 (3. min). Laurdenaren erdian 9na zegoen markagailua. Lolo Encinasen gizonek eraso onak egin zituzten eta 9-0ko partzialarekin lehen abantaila hartzen zuten, 15-9 (7. min). Valladolid berriro hurbiltzen zen, laurdenaren azken txanpan bost puntu jarraian lortu ondoren. Proletaren saskiratze batekin iritsi zen laurdenaren amaiera, 17-14.
Bigarren laurdena Proletaren bi jaurtiketa libreekin hasten zen. Saskiratze trukea laurdenaren hasieran Acunsa Gipuzkoa 2 gora mantentzen zuen, 21-19 (13. min). Acunsa Gipuzkoaren beste partzial bat, 8-0koa bigarren laurdenaren erdian, markagailuan beste maximo bat jartzen zuen, 29-19 (16. min). Valladolidek hiruko marratik saskiratzen zuen 6ra gerturatzeko, 31-25 (18. min). Etxekoen erreakzio berria, hiruko marratik, berriro alde egiteko markagailuan aprobetxatzen zuten, 36-25 (29. min). Bartonen hirukoarekin atsedenaldia iristen zen, 39-27.
Aldageletatik bueltan Acunsa Gipuzkoak bere partida jarraitzen zuen (11-0ko partziala) eta abantaila handitzen jarraitzen zuen 6,75 marratik 4 jarraian sartzen, 50-29 (23. min). Valladolidek bi hiruko jarraian sartzen zituen partidari heltzeko. Baina Acunsa Gipuzkoak ez zion uzten eta 16ra joaten zen, 62-44 (27. min). Acunsa Gipuzkoa lasai ari zen jokatzen laurdeneko gainerako minutuetan eta abantaila handiarekin zihoan azken txanpara, 70-48.
Azken laurdena eroso jokatu zuen Acunsa Gipuzkoak eta markagailuan alde egiten jarraitzen zuen, 76-50 (33. min). Etxekoen abantailarik handiena 31 puntukoa zen azken laurdenaren erdian. Real Valladolid emaitza makillatzen saiatzen zen eta partida 85-71 amaitzen zen.