ACUNSA GIPUZKOA BASKET – UNICAJA BANCO OVIEDO (79-77)

Illunben hasten zen partida Oviedoren 0-11ko partzialarekin, 0-11 (2. min). Acunsa Gipuzkoak erreakzionatzen zuen 8-0ko partzialarekin markagailuan hurbiltzeko, 8-11 (3. min). Acunsa Gipuzkoa hurbiltzen ari zen eta oraingoan puntu bakarrera jartzen zen, 11-12 (4. min). Bisitarien 0-12ko partzial berriak beste maximo bat jartzen zuen markagailuan, 11-24 (7. min). Acunsa Gipuzkoarentzat Motosek eta Orozek saskiratzen zuten, baina Oviedok alde erosoa mantentzen zuen, 17-26 (8. min). Oviedoren distantzia erosoarekin iritsi zen lehen laurdenaren amaierara, 19-31.

Bigarren laurdena lehenengoa baino erritmo motelagoarekin hasten zen, baina Oviedok 14 puntuko abantailarekin jarraitzen zuen, 20-34 (12. min). Acunsa Gipuzkoak eskuak berotzen zituen 6,75etik eta Zubizarreta abtekin eta Simonsen birekin 5 puntura hurbiltzen zen, 33-38 (15. min). Oviedok berehala erreakzionatzen zuen eta 0-7ko partzialarekin abantaila erosoa berreskuratzen zuen, 33-45 (16. min). Acunsa Gipuzkoa berriro estutzen zuen Anderren 5 punturekin eta berriro ere 6 puntura hurbiltzen zen, 38-46 (17. min). Laurdeneko azken minutuetan saskiratze trukea 44-53 markagailua uzteko atsedenaldian.

Aldageletatik bueltan partida lokaztu egiten zen eta lehen bi minutuetan ez zuen inork saskiratzen. Simonsek, 5 puntu jarraian sartuta, 4 puntuko aldea uzten zuen markagailuan, 49-53 (22. min). Steianrssonek hiruko batekin puntu bakarrera uzten zuen berdinketa, 52-53 (23. min). Acunsaren partziala 10-0koa zen eta lehen aldiz aurretik jartzen zen, 54-53 (25. min). Oviedok erreakzionatzen zuen eta lehen puntuak lortzen zituen hirugarren laurdenaren erdian, 54-56 (26. min). Acunsa Gipuzkoa, berriz ere, 5-0ko partzialarekin aurretik jartzen zen, 59-56 (28. min). Bi puntuko aldearekin bakarrik iristen ziren neurketako azken hamar minutuetara, 59-57.

Azken laurdena bisitarien bi gehi batekin hasten zen. Baina Acunsa Gipuzkoaren 7-0ko partzial batek markagailuan abantaila handiena ematen zion, 66-60 (32. minutua). Oviedok 8 puntu jarraian lortzen zituen, 66-68 (35. min). Acunsa Gipuzkoak gora egiten zuen berriro 6 puntu jarraian lortuz eta 4 gora jartzen zen berriro, 72-68 (37. minutua). Partidako azken minutura iristen zen partida 74-75 markagailuarekin, eta dena erabakitzeke zegoen. Lau puntu sartzen zituen Acunsa Gipuzkoak amaieratik 16 segundora 3 puntuko abantaila hartzeko, 78-75. Jaurtiketa libretik Oviedok sartzen zuen tartea amaieratik 12 segundora puntu batean uzteko. Simons jaurtiketa libreko marrara joaten zen, bat sartzen zuen eta 10 segundo geratzen ziren aurretik, 79-77. Oviedok ez zuen saskiratzerik lortzen eta Acunsa Gipuzkoak garaipena lortzen zuen 79-77ko emaitzarekin.