ACUNSA GIPUZKOA BASKET – VALENCIA BASKET (17:00)

Acunsa GBC Illunbera itzuliko da Valencia Basket-en aurka jokatzeko

Marcelo Nicolakoren taldeak elkarren segidako bi porroten ondoren iristen dira, baina entrenatzaileak argi du eguneroko lana, “taldeak lanean jarraitu behar du, lehiatzen jarraitu behar du, amaierara arte ahalegintzen jarraitu, eta hori da egunero egiten ari garena, aurrean dugun edozein areriren aurka jokatu ahal izateko”. Markagailuan aurretik joan ondoren Fuenlabradan izandako porrotak ez zuen gustuko izan, “gure erabakiengatik eta gure ekintzengatik, gure akatsengatik eta denbora luzez aurretik egon ginen partida bat zen, eta erabaki txarrek partidaren amaieran aukerarik ez izatera eraman gintuzten”.

Aurrez aurre Valencia Basket egongo da, gipuzkoar zaleen aspaldiko ezagun baten entrantzailea, Jaume Ponsarnau. Euroligako talde oso fisikoa da, jokalari atletikoekin. Barrutik, 4 bikaineko bikotea du, azken urteotako ligako jokalari onenetako bat du, Dubljevic,. Tobeyk pick and rolla oso ondo jokatzen duen jokalaria da. Bi antolatzaileak oso egoera onean daude, eta oso ondo jokatzen dute saskibaloian, eta oso ondo irakurtzen dute pick and rolla, Prepelic eta Kalinic, Guztiek batera Valentziaren bizkarezurra osatzen dute.