ACUNSA GIPUZKOA – JUNEREN HEGOAK

Juneren Hegoak elkartearekin sinatutako lankidetza hitzarmena aurkezten dugu.

Joan den igandean, Illunben, Acunsa Gipuzkoak eta Juneren Hegoak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, eta, horren bidez, klubak elkartearekin lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu zuen. Adostutako ekintzen artean, “Juneren Hegoak elakrtearen partida” partida bat izendatzea da, non elkarteko boluntarioak eta familiak Acunsa gipuzkoaren partida bat ikusi ahalko dute. Acunsa Gipuzkoak omenaldia egingo dio elkarteari datorren urtean, hamargarren urteurrenean, eta, gainera, Gipuk eta jokalari batek elkartearen ekitaldiren batean parte hartzeko konpromisoa hartu du. Azkenik, Juneren Hegoak Illunbera joango da Gabonetako egutegia saltzera.