Aegir Thor Steinarsson islandiarra (Reikiavik, 1991) denboraldi baterako helduko da Gipuzkoa Basketera .
Eskarmentu handiko joko antolatzailea izanda urrezko LEB ligako talde ezberdinetatik pasatako jokalaria da Aegir. Europako beste liga batzuetan ere ibilita, Reykjavik-en joko antolatzaileak lan eta borroka handia eskaintzen du arlo guztietan jokalari eraginkorra dela erakutsiz.
Bere ibilbide profesionala Suediako Sundsvall Dragons taldean hasi zuen, non 2 denboralditan zehar 6,3 puntu, 2,8 errebote eta 3.1 asistentzia eman zituen. Islandiara bere jaioterriko K.R. Basketen jokatzeko itzuli ondoren, zilarrezko LEB ligara jauzi egin zuen Peñas Huescan jokatuz. Ondoren, San Pablo Burgosekin sinatu eta beraiekin 43 norgehiagoka jokatu ondoren, TAU Castellonekin eman zion jarraipena bere ibilbide profesionalari 2017-18 denboraldian.
Islandiako selekzioko debuta laster iritsi zen, 2012. urtean, Eurobasketerako sailkapen fasean.
Egunerokoan erakusten duen profesionaltasuna, eskarmentu eta joko-gaitasunek, Gipuzkoa Basket-i, oreka eta sendotasuna eskainiko diote. ONGI ETORRI AEGIR!
0 iruzkinak