AITOR URIONDO “Ilusioz beterik eta proiektua haziarazteko gogoarekin”.

Eguerdian, Aitor Uriondok prentsaurreko bat eskaini du, taldeak egin dituen fitxaketen balorazioa egiteko eta komunikabideen galderei erantzuteko.

Plantillari dagokionez, Uriondok hau zioen, “Taldearekin gustura gaude, jokalarien profilak, gosea dutenak, proiektuaren balioekin zerikusia dutenak, eta, gainera, talde bat bezala lan egiteko prest daudenak”.

Konfirmatuta dauden 11 jokalariek osatuko dute taldea (Oroz|ek ezin izango du denboraldiko lehen fasean parte hartu) eta Aitorrek hitzartutako bi jokalari iragarri ditu, “entrenatzeko bi jokalari hitzartuta izango ditugu Easo klubetik, Martín Dorronsoro eta Urko Gonzalez”.

Uriondok taldeak aurredenboraldiko lau partida jokatuko dituela iragarri du. Lehenengoa irailaren 18an izango da, Zarautzen Clavijoren aurka. 25 eta 26an Euskal Kopa jokatuko da. Eta urriaren 1ean azken lagunartekoa jokatuko da Huescaren aurka.

Bihar hasiko da aurredenboraldia Donostian dauden zazpi jokalariekin, Mikel Motos, Xabi Beraza, Aitor Zubizarreta, Ander Martínez, Mario Delas, Aegir Steinarsson eta Charles Barton.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude