Aitor Uriondo kirol zuzendari berria izatea erabaki du Acunsa Gipuzkoa Basketek
Aitor Uriondo Usandizaga (1972) Gipuzkoa Basket taldearen lehengo entrenatzailea 2001-2002. Urtean, klubaren kirol zuzendari berria izango da. Saskibaloiko goi-mailako entrenatzailea da, gorputz-hezkuntzako irakaslea eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduatua. Gaur egun, Donostiako Axular Lizeoa ikastolaren zuzendaria da.
Hiru hamarkada baino gehiago daramatza Gipuzkoako saskibaloian sartuta, baita pertsonen heziketarekin eta kudeaketarekin ere.
Gipuzkoa Basket taldearen historiako lehen entrenatzailea izan zen 01-02 denboraldian LEB2an. Aipagarria da, halaber, EBA taldeko entrenatzaile gisa egindako lana: Askatuak, Atletico SS eta Iraurgi taldeetan eta Emakumezkoen Ligan Hondarribian eta Araski-n.
Heziketari dagokionez, 2 urtez egon zen ACBko Pamesa Valencia harrobian jokalarien prestatzaile eta aholkulari bezala. Prigioni campuseko zuzendaria izan zen 7 urtez. Saskikasiko lehendakaria da. Kolaboratzaile eta komentarista ere izan da ETBn, Mundo Deportivo, Onda Vasca, Euskadi Irrati eta, Irutxuluko Hitza bezalako komunikabideetan.
0 iruzkin