Gaur goizean Aitor Uriondo komunikabideen aurrean agertu da taldearen denboraldiaren lehen zatiaren balorazioa egiteko.
Uriondok ostiral honetan Andorran amaituko den taldearen lehen itzuliaren balantzea egin du. “Pozik gaude taldearen hazkundearekin, aurrera egiten ari garen urratsekin, eta jakina, sailkapen mailan ondo gaude, espero genuen tokian eta helburuak betetzen. Uste dut lehen buelta honek sinesgarritasuna ematen diola proiektuari, denboraldi hasieran esan genuena betetzen ari garela erakustea”.
Era berean, klubaren barruan lurraldeko hainbat klubekin lantzen den kirol egitura nabarmendu du. “Gure kirol-egituraren barruan, EASOrekiko hitzarmena funtsezkoa izaten ari da. EASOko 4 jokalari ditugu, zoritxarrez Urkok eta Martinek iraupen luzeko lesioak izan dituzte, Ion Larreak aurredenboraldia egin zuen eta Iñigo Mirandak, azken asteetan lehen taldearekin egon da. TAKE Tolosako Beñat Etxeberria lehen taldearekin aritu da entrenatzen, lehen taldeko dinamikan 10 jokalari gipuzkoar dira”.
Uriondok taldeak denboraldiari begira duen anbizioaz hitz egin du. “Taldean partida guztiak irabazi nahi izatearen ideia argia dago. Helburua playoffa da, eta uste dut posizio onean gaudela hori eztabaidatzeko. Uste dut talde honek anbizio garrantzitsua duela eta funtsezkoa den kategoria honetan egoten jakitea”.
Bestalde, denboraldiko bigarren zatirako desioak transmititu ditu. “Espero duguna da, bigarren itzulian, pistan transmititzen dena harmailetan ere transmititzea. Harmaila jendetsuagoak izatea eta klubak eta taldeak egiten ari denari balioa ematea”.
“https://youtu.be/YvAyR8Ln2Bc”
0 iruzkinak