ALBERTO CORBACHO, GBC-aren KANPOKO TIRORAKO BOLBORA

Mallorcako jokalaria denboraldi baterako iristsi da Delteco GBCra.

Alberto Corbacho (1984) taldearen pieza garrantzitsuenetako bat izatera dator Gipuzkoa Basketera. Bere 2.00 metrotako garaierarekin, hegaleko jokalari hau Santiagotik Donostiara iritsi da Endesa Ligako hainbat taldeetan egon ondoren.

Palma Mallorcako San José Obreroko beheko kategorietan hezi ondoren, 2003an CB Malagak fitxatu zuen eta jokalari esanguratsua izan zen LEB ligan zazpi denboralditan egondako talde guztietan. Bere kanpoko jaurtiketa du bereizgarri, Endesa Ligako hiruko tiroko jaurtitzaile arriskutsuenetariko bat izanik. 2013-2014 denboraldian hiruko batezbesteko marka hoberena lortu zuen espainiar batentzako, partiduko 3.1 hirukoak lortuz eta jaurtiketen %40eko amatuz. Santiago de Compostelan bost denboraldi egon ondoren, 15-16 sasoian Saski-Baskonia fitxatzen du non Final Four-era iristen da, eta ondoren Obradorirora itzultzen da bi sasoietarako.

Corbacho GBC taldearen lehenengo fitxaketa bilakatu da 18-19 denboraldirako.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude