05 Jan ALIMERKA OVIEDO – GUUK GIPUZKOA (18:30)
Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideekin hitz egin du taldeak Oviedon larunbat honetan jokatuko duen partida aztertzeko.
Lolok egina du bere gutuna Errege egunerako. “Urtea nola hasi den ikusita, lesiorik ez izateko eta Angulas Aguinaga Arenan partidak irabazteko eskatzen dut. Etxean partiduak irabaztea lortzen badugu posizio onean egongo gara”.
Aurrean Alimerka Oviedo izango du, sailkapeneko hamabosgarren postuan 4 garaipen eta 10 porrotekin. Hala ere, aurkari gogorra izango da Encinasentzat. “Ez da aurreko jardunaldietako taldea. Jokalariak berreskuratu ditu, jokalari berriek badakite bere rola, eta uste dut bere entrenatzaileak jokatu nahi duen moduan dituela, duela hilabete baino erritmo altuagoan jokatzen baitute, eta orain oso ondo lehiatzen ari dira”.
Azkenik, Mikel Motosen baja berretsi du. “Keinu arraro bat izan zuen, eta berehala konturatu zen oin azpian mina zuela. Ikusiko dugu nola eboluzionatzen duen, baina Oviedora ez du bidaiatuko”.