
25 May AMESTU DEZAGUN!
Bihar playoffak hasiko dira eta taldea Coruñara bidean da.
Bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu bere laguntzagatik playoffa oparituz. Horregatik, Angulas Aguinaga Arenan sartu ahal izango dira, ohiko moduan, bazkide-txartela aurkeztuz. Gainera, etxean jokatzen ditugun bi partidetarako 2 gonbidapen eskatu ahal izango dituzte. Ekainaren 2an, ostirala, 20:00etan, eta *ekainaren 4an, igandea, 12:00tan jokatuko dugu (*beharrezkoa bada). Logistika dela eta, 2 partidetarako eskatzen diren gonbidapenak bidaliko dizkizugu eta EKAINAK 2, OSTIRALA 12:00ak baino lehen eskatu beharko dituzu.
Horretarako, bidali mezu bat gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbidera, EKAINAK 2, OSTIRALA, 12:00ak baino lehen, eta konfirmatu mesedez bi partidetarako edo partida bakar baterako gonbidapenak nahi dituzun.
Bestalde taldea animatu nahi duten guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte, 5€ eta 2€ren truke, gure web orrian, bulegoetan edo partida egunean txartel leihatilan.
GOAZEN MAREA URDINA! AMESTU DEZAGUN!

