ANDER MARTÍNEZ ACUNSA GIPUZKOA BASKETEKO HEGAL BERRIA

Ander Martínez (1995, Madril) Madrilgo hegala urte baterako iristen da Acunsa Gipuzkoa Basketera. Estudiantesen harrobian hezia, prestakuntza kategoriatik ACBra. EBA ligako taldean jolasten ari zela, Endesa Ligako lehen taldearekin 7 partida jokatu zituen. Denboraldi horretan, gainera, EBA ligan, 15,8 puntu, 5,8 errebote eta asistentzia bat batez beste lortu zituen, gainera 2ko jaurtiketen asmatzea %45 eta 3ko %36rekin.

2015 urtean, Europako txapeldunorde izan zen 20 urtez behekoen selekzioarekin, eta 15-16 urte horretan bertan, Orensera joan zen, urrezko LEB ligan jokatzera. 17-16 deboraldian, Real Canoek fitxatu zuen. Taldearekin bi denboraldi jarraitutan bi igoera lortu zituen: lehenbizi, Zilarrezko LEB ligara, eta, ondoren, Urrezko LEBera.

2018ko udan, Canoe-rekin berritu zuen, bi mailetan funtsezko pieza izan ondoren. Urrezko LEB ligako azken denboraldiek erakutsi dutenez, ligan ondo finkatutako jokalaria da, eta baloirik gabeko jokoa, pistaren erakusten duen inteligentzia, kanpoko tiroa eta errebotea nabarmentzen dira. Azken denboraldi honetan, batez beste, 11,3 puntu lortu ditu, 4,4 errebote eta 10,3ko balorazioa.

Industria-ingeniari lanbidez, kirol profesionaleko karrera ikasketa akademikoekin uztartzen jakin zuen. Ilusioz beterik dago Acunsa Gipuzkoaren ilaretara iristearekin, eta bere aitaren familia Etxarri Aranatzekoa da.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude