Gipuzkoa Basketek gaur goizean hasi du aurredenboraldia, Illunben, lehen entrenamenduarekin.
Lolo Encinasek hedabideekin hitz egin du urtero bezala lehehnengo egunean, “uda luze samarra izan da, gainera, plantilla nahiko goiz itxi genuen. Egun hauek proba batzuk izan dira eta gaur pistarekin hasi gara. Orain taldea pixka bat antolatzen hasi behar dugu”.
Encinasek denboraldi honetarako plantillari buruzko lehen balorazioa egin du, “Sendotasun handiagoa ematen digun eta falta zitzaigun puntu hori eman diezagukeen jendea lortu dugu”. Gainera, “liga ondo ezagutzen duten jokalariak dira, orduan taldeari zerbait gehiago eman diezaiokete eta hobeto lehiatu ahal izatea espero dugu”.
Zaleei ere mezu bat bidali nahi izan die Illunbera hurbiltzeko, “Jendeari gutxi eskatu behar zaio. Guk egin behar dugu jendea gure artera etortzea. Behin etortzeko eskatzen diet eta ea bilatzen dugun erregulartasuna”.
“https://youtu.be/TJHnsESLvoY”
0 iruzkin