ACUNSA GIPUZKOA BASKETEKO ABONATUEN KANPAINA HASI DA

Acunsa Gipuzkoa Basket-ek abonatuen kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean, “#MareaUrdinarenBila”

“MareaUrdinarenBila” lemapean, Acunsa Gipuzkoa Basketek 2021-2022 denboraldiko abonatuen kanpaina aurkeztu du. Klubaren helburu nagusia gizarte masa finkatu eta haztea da, proposamen ekonomiko erakargarri batekin, aldaketa ilusionagarriekin eta etorkizuneko proiektu batean oinarrituta.

Imajinatzen duzu baloirik gabeko saskibaloi-partida bat? Zalerik gabeko partida? Guk ez dugu Acunsa Gipuzkoaren partidarik imajinatzen zalerik gabe, eta horregatik jarri dugu abian #MareaUrdinarenBila erronka.

Posta elektronikoaren, sare sozialen eta hedabideen bidez zabalduko den aurtengo abonatuen kanpainaren barruan, erronka bat zabaldu nahi izan diogu zaleei. Dbus-eko autobus bat jantzi dugu, Acunsa Gipuzkoa Basket irudiarekin. Eta erronka autobusa ikusten duen pertsona bakoitzak argazki bat atera eta sarean partekatzea #MareaUrdinarenBila traolarekin edo gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbidera bidaltzea izango da. Argazkia partekatzea ez da alferrik izango; parte hartzen dutenen artean 12 afari bikoitz zozkatuko dira autobus horretan ateratzen diren jatetxeetan.

Hainbat alderdi nabarmendu behar dira kanpainari buruz. Lehenbizikoa, Illunbe. Denboraldi honetan klubak iragarri duen bezala, Illunben jokatuko dugu. Baina ez denok gogoratzen dugun Illunben. Pista 90º biratu da eta, beraz, abonoa berritzerakoan abonatuen eserlekua aldatu da pistaren errotazio berari jarraituz (adib. fondoan zegoen abonatuak fondoan jarraituko du). Lehen fondoa 5. atean zegoen eta orain 2-3. atean.

Berritze horrek, gainera, LEB Oroko azken denboraldiko prezioak baino merkeagoak izango ditu. Eta berritze guztiek % 5eko deskontua dute.

Nabarmendu beharreko beste alderdi bat federatuen abonua da. Klubak apustua horretan jartzen jarraitzen du, saskibaloia jolasten gozatzen duten guztiek Illunben joateko aukera izan dezaten. Aipatutako prezio guztietan Liga Erregularra bakarrik sartzen da.

Bazkide guztiak sartu ahal izango dira oraingo osasun protokoloak jarraituz; beraz, eserleku bat okupatuta eta bat libre egongo da, leku-kopurua bete arte. Osasun agintariek ezartzen dituzten protokolo guztiak beteko dira eta mundu guztia abonatu den alderdian eseriko da. (TRIBUNA, FONDO EDO IZKINA)

Aurreko denboraldietako txartelek ez dute balio; beraz, GUZTIEK bulegora joan beharko dute txartel berriak jasotzera. Gascan egon zirenak baina Illunben ez bulegotik pasa beharko dira illunben eserleku berria aukeratzeko. Automatikoki berrituko dira 19/20 denboraldiko abonatuak.

Partiden eguna eta ordutegia igandeetan izango da, 18:00etan, familientzako, gazteentzako eta saskibaloi-zaleentzako plan ezin hobea izateko.

Kanpaina gaur hasiko da ofizialki, eta hauek dira epeak:

  • Irailaren 14tik 20ra: bazkideen bajak eta leku aldaketa
  • Irailaren 20tik aurrera: Berritzea eta altak

 

Erantsitako argazkian zuriz agertzen dira aurreko eserlekuak berrietan jarrita. Eserlekua 1 ezkerrean bazenuen, aurten 8 eskuinean egongo da.

“https://youtu.be/rePFaPHmK6M”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude