AURKEZPENA | MANEX ANSORREGI

Manex Ansorregi Guuk Gipuzkoa Basketeko jokalari berri gisa aurkeztu dugu Olaraingo Ikastetxe Nagusian. Berarekin, Josean Ibirikuk, klubeko presidenteordea, eta José Luis Zubizarretak “Xubi”, kirol-zuzendaria, parte hartu dute.

Ibirikuk horrela hasi du prentsaurrekoa: “Klubean oso pozik gaude Manexen fitxaketarekin, aspalditik nahi genuen gure taldean egotea, eta aurreko denboraldiko egoerek Gipuzkoa Basketek duen proiektuarekin bat egitea ahalbidetu digute”.

Bestalde, José Luis Zubizarreta “Xubi”-k onartu du kirol-zuzendari kargua hartu zuenetik Manex Ansorregi taldeko plantillan sartzea zela bere lehentasuntasunetako bat. “Beste aukera asko zituen, baina hemen gurekin egotea lortu dugu” esan du “Xubi”-k. “Hiru urteko kontratu batean, elkarrekin gozatzea, bere aurrerapena ikustea eta prozesu horretan laguntzea espero dugu”. Manexen fitxaketa proiektua sendotzeko balioko duen beste urrats bat da: “Gipuzkoako jokalari talentudunaren eta gurekin egon nahi duenaren aldeko apustuaren adibide argia da. Xabi Oroz, Mikel Motos, Aitor Zubizarreta eta, orain, Manex Ansorregirekin, taldea errotu behar duten gipuzkoar jokalari multzo zabal batez osatu dugu”. “Xubi”-k bere hitzaldia horrela laburbildu nahi izan du: “Gipuzkoa Basketetik Gipuzkoako saskibaloirako”.

Manexek honako hau adierazi du taldeko jokalari moduan esandako lehen hitzetan: “Aukerarik onena zen Gipuzkoa Basketera etortzea: nire etxetik eta nire jendearengandik hurbil”. “Ohikoa ez den zerbait da, baina nire karreran aurrera egiten saiatu behar dut” onartu du Ansorregik. “Urte asko daramatzat Xubirekin, badakit beti saiatuko dela niri laguntzen, eta hori hemen egoteko beste arrazoietako bat da”. Helburuei dagokienez, Gipuzkoa Basket jokalari berriak bere hoberena emango duela eta taldeari ahal duen guztian lagunduko diola aldarrikatu du.

Manexen fitxaketak klubak Gipuzkoako saskibaloiaren talentuari eusteko eta hura erakartzeko apustuaren alde egiten ari dela baieztatzen du.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude