06 Mar B THE TRAVEL BRAND MALLORCA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (12:00)
Delteco Gipuzkoa Basket B The Travel Brand Mallorcaren pista bisitatzen du igandean (12:00)
Marcelo Nicolaren taldea Mallorcara dijoa Ligako talde garrantzitsuenetako baten aurka jokatzeko. Taldeak aurreko astean lehen laurdenak bezala jokatzen jarraitu nahi du, batez ere etxetik kanpoko partidetan.
B The Travel Brand Mallorca izango da aurrez aurre. Zazpigarren postuan dago 14 garaipen eta 9 porrotekin. Aurkari gogorra da bere kantxan, talentua duten jokalari asko ditu, fisikoki eta asko jokatzen du Pick and Rollean. Jokalari garrantzitsuenen artean Lofberg aurkitzen dugu. Hegal suediarra batez besteko 10,9 balorazioa du, taldearen saskiratzaile nagusia. Beste jokalari garrantzitsua Alejandro Hernandez da. Murtziako antolatzailea, 3,5 asistentzia eta 8,3 puntuko batez bestekoa du.
BITXIKERIAK:
- Lehenengo bueltako partidan, Mallorcako taldea 65-78 irabazi zuten
- Partida LaLiga Sports TV appean ikusi ahal izango da