B THE TRAVEL BRAND MALLORCA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (71-62)

Delteco Gipuzkoa Basket taldeari garaipenak ihes egin dio

Partida hasten zen Murphyren saskiratzearekin. Mallorcak 5 puntu segidan lortzen zituen aurretik jartzeko. Bi taldeek saskiratzen zuten hurrengo minutuetan 11 puntura berdintzeko markagailua. Etxekoek 4 puntuko aldea lortzen zuten baina Murphyk hiruko batekin erantzuten zuen. Mallorcak beste hiruko bat lortzen zuen 4 puntuko aldea berreskuratzeko. Etxekoek beste bi puntu lortzen zituen eta Sollazzok hiruko bat saskiratzen zuen azken segundoan eta markagailua, 20-17 gelditzen zen.

Bigarren laurdena Mallorcaren saskiratzearekin hasten zen. Olaizolak laurdenaren lehenengo puntuak lortzen zituen Deltecorentzat. Uriz beste bi lortzen zituen puntu batera jartzeko. 0-6 partziala Deltecorentzat, aurretik jartzeko taldea. Olaizolaren hiruko bat 4 puntuko aldea jartzen zuen. Mallorcak erreakzionatzen zuen 4 puntu segidan lortzen eta partida berdintzen. Atsedenaldiaren bi minutura Mallorcak 5 puntuko aldea jartzen zuen. Azken minutuan Rozitisek saskiratzen zuen eta laurdena bukatzen zen, 34-31.

Taldeek aldageletatik bueltan ziren eta Mallorcak lau puntu saskiratzen zituen. Etxekoek 10 puntuko aldea lortzen zuten. Rozitis jaurtiketa libre bat saskiratzen zuen baina Mallorcak aldea mantentzen zuen. Deltecoren bi hiruko segidan, Murphy eta Deerenak, aldea 5 puntura jartzen zuten. Delteco bi puntura jartzen zen Murphy eta Urizen puntuei esker. Mallorcak 6 puntuko aldea berreskuratzen zuen laurdenaren amaieraren minutu batera. Motos jaurtiketa libre bat saskiratzen zuen eta laurdena bukatzen zen, 53-46.

Azken laurdena hasten zen Deeren hiruko batekin. 3 puntura hurbiltzen zen Delteco Motosen hirukoari esker. Olaizolak bost puntu segidan saskiratzen zituen bi puntuko aldea jartzeko. Mallorcak bost puntu segidan lortzen zituen 3 puntuko aldea berreskuratzeko. Baino Deek beste hiruko bat saskiratzen zuen partida 60 puntura berdintzeko. Berdintasuna azkeneko minututan. Lau puntuko aldea Mallorcarentzat bukaeraren minutu erdira. Bi puntu gehiago Mallorcarentzat 6 puntuko aldea jartzeko eta 3 puntu gehiago jaurtiketa libreetatik partidaren markagailua 71-62 uzten zuten.