BASQUET GIRONA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (18:00)

Acunsa Gipuzkoak Basquet Gironari bisitatuko du igande honetan

Igandean, 18:00etan, ligako hogeita seigarren jardunaldia jokatuko da, eta Lolo Encinasen taldeak Gironara bidaiatuko du dinamika aldatzeko gogoarekin, “aste hasieran asko hitz egin dugu jokalariekin, taldearekin, eta asteazkenetik aurrera Gironan sartuta egon gara. Talde osoa nahiko ondo entrenatu du, beraz, hamaika jokalariekin joango gara”. 10 partida besterik ez dira geratzen denboraldia amaitzeko, “elkarrekin egoteko eta pixka bat gutxiago pentsatzeko unea da, buruari hainbeste buelta ez emateko eta saskibaloian jokatzeko. Geratzen zaizkigun 10 partidak borrokatzen saiatuko gara, egunez egun, elkarrekin, eta ea zenbat ateratzen ditugun. Sailkapenak merezi duzun lekuan jartzen zaitu. Egunero lan egin behar da geratzen den guztirako”.

Aurrean Basquet Girona egongo da. Jordi Sargatalen taldea sailkapeneko bosgarren postuan dago 14 garaipen eta 11 porrotekin. Talde hau oso desberdina da Illunbe bisitatu zuenarekin alderatuta, eta Marc Gasol jokalari erabakigarriarekin, “Marc Gasol erabakigarria da, NBAko txapelduna, Munduko txapelduna, baina inork ez du esaten Texmi Urtasun, ACBn urte asko jokatu dituen jokalaria, orain dela gutxi talde indartu duena eta oso ondo jokatzen ari dena, baina baita ere Fjellerup, gehi Sabat, gehi Franch, Vila, Jawara oso ondo daude fisikoki atzean. Azken 11 patidetatik 10 irabazi dute” zioen Lolo Encinasek. Taldeak zer egin behar duen galdetuta, Donostiako entrenatzaileak hauxe zioen “defentsa-tonua mantendu behar dugu, guk gustuko dugulako eta erasorako egindako taldea garelako, baina esan genuen goiko taldeen aurka lehiatzeko aurre pausoa defentsa-tonua mantentzea zela, batez ere txarra dugun une honetan, defendatzen jarraitzeko mentalitateari eustea”.