Gipuzkoa Basketek eta Branislav Vujadinovicek akordioa lortu dute jokalari serbiarra fitxatzeko.
Jokalaria asteazkenean hasiko da entrenamenduetan gainerako taldearekin batera.
Aldi berean, klubak jakinarazi nahi du Mason Harrellek klubeko diziplina uzten duela. Mason Harrellek eta Gipuzkoa Basketek amaiera eman diote azken hilabeteotako harremanari.
Gipuzkoa Basketetik eskerrak eman nahi dizkiogu Masoni egindako lanagatik eta esfortzuagatik, bere benetako maila erakusteko leku bat aurkitzeko gai izango delakoan. Klubak zorte handia opa dio, bai kirol mailan bai maila pertsonalean. Eskerrik asko, Mason!
0 iruzkin