BUENO ARENAS ALBACETE – GUUK GIPUZKOA (19:30)

Gaur goizean Lolo Encinasek Bueno Arenas Albacete taldearen aurkako partida aztertu du komunikabideen aurrean.

Itzuli da Urrezko LEB Liga eta taldea larunbateko partida prestatzen ari da. “Sentsazioa da taldeak ondo lan egiten jarraitzen duela. Azken egunean Kantabriaren aurka berreskuratu genuena mantendu nahi dugu”.

Aurrean Bueno Arenas Albacete izango du, sailkapeneko hamabosgarren postuan, 5 garaipen eta 15 porrotekin. “Etxeko partidetan plus bat ematen duten taldea dira, orduan pixka bat zailagoa da, publikoaren aurrean jokatzeak energia gehiago ematen baitie”. Lolok aurkariaren arriskuez ohartarazten du. “Aurrecoecheak 5era jokatzen duenean asko aldatzen den taldea da, beheko zutoinean asko bilatzen dutelako. Aldiz, Dimakopoulosekin, kanpotik jaurtiketa asko daude, orduan baloirik gabeko jokoari begira egon behar dugu eta 3ko jaurtiketak oso altu defendatu behar ditugu”.

Azkenik, ez du baieztatu Mikel Motos deialdian egongo denik. “Taldean sartzen da, entrenamenduaren zati bat egiten du, baina zaila izango da larunbatean egotea. Gaur entrenamenduaren ondoren hitz egingo dugu, eta ikusiko dugu ea bidaia egiteko arriskua hartzea edo hemen geratzea”.

“https://youtu.be/B_NVrmWBQRc” align=”center”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude