CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (20:45)

Acunsa Gipuzkoak bolada onarekin jarraitu nahi du etxetik kanpo

Entrenatzeko astirik gabe, Lolo Encinasen mutilek Caceresera bidaiatu dute hemeretzigarren jardunaldia jokatzeko. Taldeak bere bertsiorik onena berreskuratu zuen igandean Almansaren aurka lortutako garaipenaren ostean, “Gehien gustatu zaiguna baloia nola mugitu genuen da, hainbat saskiratze daude extrapasen ondoren, inork ez du bote egiten eta talde osoak ukitu eta alde batetik bestera jokatu genuen, partida nahiko ona izan zen”. 11 jokalariak eta entrenamenduetarako hiru jokalari binkulatuak edukitzea haize freskoa da taldearentzat “entrenatzeak asko laguntzen dizu erregularra izaten, talde osoarekin jarraitzen badugu eta erregulartasuna lortzen badugu, askoz hobeto lehiatu ahal izango gara”.

Asteazken honetako partidak bikoitza balio du Encinasentzat, “bikoitza balio duen beste partida bat da, Cáceres gurekin jotzen ari da sailkapenenan, hemendik 2 puntuko aldearekin irabazi ziguten eta guk han garaipena lortzen badugu eta averagea ere bi partida dira. Ateratzeko asmo horrekin goaz, eta ea gainera averagea ateratzen dugun, oso garrantzitsua izango litzateke”.

Aurrean Caceres egongo da, 4 postuan daude 9 garaipen eta 8 porrotekin. Horrela definitzen zuen Encinasek aurkaria, “Gudariak dira, oso argi dute irabazteko denbora guztian borrokatu behar dutela, 40 minutuak borrokatzen dituen taldea da. Devin Schmidt bezalako jokalaria dute,  denboraldi bikaina egiten ari dena, oso ondo jokatzen duen super jaurtitzaile bat da, eta, ondoren, oso lotuta dauden eta maila handia ematen ari den talde bat dute”.