
28 Oct CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD – GUUK GIPUZKOA (69-79)
Partida Caceresen hasten zen Delasen lau punturekin jarraian Guuk Gipuzkoarentzat, 0-4 (2. min). Caceresek 4ra berdintzen zuen partida hurrengo minutuetan (4. min). Saskiratze gutxiko partida non bi taldeak txandakatzen ziren markagailuan, 11-12 (8. min). Guuk Gipuzkoa puntu bateko abantailarekin bukatzen zuen lehen laurdena, 14-15.
Bigarren laurdenaren hasieran, lehenengoaren tonikarekin jarraitzen zuen, partidan berdintasuna mantentzen zuten saskiratzeak trukatuz, 16-17 (12. min). Berdintasuna zen nagusi bigarren laurdenaren erdian, 23-23 (16. min). Lau puntuko abantaila Guuk Gipuzkoarentzat Sollazzoren eta Orozen saskiratzeen ostean, 23-27 (17. min). Delasen saskiratzea 6 puntuko aldea lortzen zuen azken txanpan, 23-29. Caceresen hiruko batek aldea 3tan uzten zuen atsedenaldian, 26-29.
Hirugarren laurdena etxekoen saskiraketekin hasten zen, baina Guuk Gipuzkoak abantaila txiki bat hartzen zuen 6 puntu jarraien ondoren, 28-35 (22. min). Saskiratze trukea Guuk Gipuzkoa 7 puntuko aldearekin mantentzen zuen, 34-41 (24. min). 5-0ko partziala, distantzia bi puntura murrizten zuen, 39-41 (26. min). Guuk Gipuzkoaren erreakzio berria, Oroz-en lau puntu eta Jaworskiren saskiratze batekin, 39-47 (27. min). Lolo Encinasen taldearen lehen hirukoa Sollazzoren eskutik iristen zen eta 11 puntuko abantaila lortzen zuen markagailuan, 39-50 (28. min). Zubizarretaren lapurreta eta saskiratze batekin eta Jaworskiren hiruko batekin bukatzen zen hirugarren laurdena, 40-55.
Azken laurdena Caceresen 5 punturekin hasten zen, 45-55 (31. min). Guuk Gipuzkoa bonusera iristen zen laurdeneko lehen minutuan. Anderrek 5 puntu jarraian lortu zituen eta 15 puntuko abantaila markagailura itzultzen zuen, 45-60 (32. min). Guuk Gipuzkoak ondo menderatzen zuen partida eta une oro abantaila erosoa zuen markagailuan, 50-66 (35. min). Partidaren azken txanpan Caceres 10 puntutik jaisten zuen aldea, 7 puntu ondoren, 62-71 (38. min). Guuk Gipuzkoak, jaurtiketa librearen bitartez, abantaila kontrolatzen zuen eta 10 puntutan mantentzen zuen partidaren bukaeran, 69-79.
Datorren igandean, azaroak 6, Angulas Aguinaga Arenan, Zunder Palencia Urrezko LEB Ligako liderraren aurka jokatuko du 12:00tan.
El próximo domingo día 6 en el Angulas Aguinaga Arena recibirá a las 12:00 al líder de la LEB Oro, el Zunder Palencia.