Datorren igandean, maiatzak 7an, 18: 00etan Angulas Aguinaga Arenan Alimerka Oviedoren aurka jokatuko dugu ligako azken aurreko jardunaldian. Azken txanpa honetan, play offetarako sailkapenari begira posturik onena lortzeko lehian, taldeak bere zaleen babesa behar du.
Hori dela eta, klubak amaren eguna ospatzera gonbidatzen ditu bazkideak, saskibaloiaren ikuskizunaz gozatzeko. Bazkide guztiek sarrera bat DOAN izango dute partidara joateko.
Horretarako, sarrera gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbide elektronikora edo klubeko bulegoetan (Anoeta pasealekua 22, 1.a) eskatu ahal izango duzue, osteguna maiatzak 4a baino lehen.
Ospa dezagun amaren eguna Angulas Aguinaga Arenan!
Goazen Guuk Gipuzkoa!
0 iruzkinak