CENOR BABESLE OFIZIAL BERRIA DELTECO GIPUZKOA BASKET-RENTZAT

Jose Antonio Gasca kiroldegian Delteco Gipuzkoa Basketeko babesle berri baten aurkezpena egin dute gaur eguerdian: etxetresna elektrikoen salmentan jarduten duten Cenor enpresa. Bi erakundeek lortu duten akordioari esker, taldeak partidatan erabiltzen dituzten praken atzealdean eramango du enpresaren logoa.

Delteco Gipuzkoa Basketeko presidentea den Nacho Núñez eta Josean Ibiriku kontseilaria izan dira aurkezpenean taldeko ordezkari bezala eta Cenorren zuzendari nagusi den Javier González ere bertan izan zen. Gainera, Biram Faye eta Julen Olaizola jokalariak ere aurkezpenean egon ziren eta horiek babesle berriaren logoa ageri den prakak erakutsi zituzten.

Javier González izan zen ekitaldian hitza hartu zuen lehena, eta azpimarratu zuen zein garrantzitsua den haientzat klubera babesle gisa itzultzea eta esan zuen kirol-munduarekin duen lotura handia Cenor kokatuta dagoen eremuetako bezeroei emandako laguntza eskertzeko modu bat dela: “gure bezeroei eskerrak emateko modu bat kirolean inbertitzea dela uste dugu”. Bere hitzaldia amaitzeko ondorengo hau esan zuen: “poztasun handia da Donostiara itzultzea eta GBCrekin egotea, eta urte askotarako izatea espero dut”.

Jarraian, Nachok hartu zuen hitza eta bere lehenengo hitzak eskerrak emateko izan ziren, Cenorri eta Javierri, Donostiako Klubera itzultzeagatik. Delteco Gipuzkoa Basketeko presidenteak Javier Gonzalezek esandakoa berretsi zuen, Cenor jendeari kalitate handiko produktuak eskaintzen dizkion konpainia handia dela ziurtatuz, eta, amaitzeko, mezu hau plazaratu zuen: “Espero dugu urte askoan geratzeko etorri izana eta klubaren hazkundean laguntzaileetako bat izatea”.

CENOR TALDEA

1990eko hamarkadan Santiago de Compostelan jaio zen enpresa bat da Cenor taldea, etxetresna elektrikoen salmentara bideratutako denda txikien erosketak bateratzeko helburuarekin eta modu horretara, Espainiako enpresa handiekin lehiatu ahal izateko.

Gaur egun, Cenorrek bere taldea osatzen duten 200 denda baino gehiagorekin egiten du lan, Espainiako iparraldean (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Errioxa) bezeroei zerbitzurik onena emateko.

Espainiako iparraldeko herrietako auzoetan dauden saltokiekin eta bezeroekin enpresak duen konpromisoa, hurbiltasuna, konfiantza eta tratu pertsonalizatua da saltoki handietako Cenorren desberdina egiten duena.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude