Charles Barton (Suedia, 1992) 1,93ko altuerako eskolta, Acunsa Gipuzkoa Basketera iritsiko da denboraldi baterako. “Challe” ezizenarekin ezaguna, Suedian jaio zen, baina guraso amerikarrekin. Aita, gainera, saskibaloi-jokalari profesionala izan zen, eta gero entrenatzailea.
Estatu Batuetara abiatu aurretik, Suediako bigarren mailan garatu zuen bere saskibaloia Sanda Basket taldean. Unibertsitate-garairako, Oregon Stateko unibertsitatea aukeratu zuen; han, NCAAko saskibaloi-taldean egon zen, eta 93 partida jokatu zituen hiru denboralditan.
Unibertsitateko abenturaren ondoren, Suediara itzuli zen, eta Sundsvall Dragons-era iristsi zen. Bi denboraldirako iristen da, eta azkenekoan 18 puntu eta 6 asistentzia batez beste lortzen ditu. 16-17. denboralditik aurrera, Europako hainbat ligatan aritzen da, Alemania, Italia, Belgika, Austria, Letonia, Estonia eta Frantzian.
20-21 denboraldian hiru herrialdeetan egon da. Bere jaioterrian hasi zen denboraldia, Jamtland-en. Lehen 3 partidak jokatu ondoren, Estoniako Ligan Ülikool Maks & Moorits taldean jokatzeko aukera izan zuen. Azkenean, 12,6 puntu eta 4,8 asistentzia lortu zituen. Denboraldiko azken txanpan, Saint-Chamond Frantses taldeak fitxatzen du, eta 10 partidetan 5 puntu eta 3,1 asistentzia lortzen ditu.
0 iruzkin