19-20 ABONOAREN KONPENTSAZIOA

Abonatu agurgarria,

Aurreko kanpainan emandako laguntza eskertu nahi dizugu. Liga ez zen nahi genuen bezala amaitu, baina,  lehenik taldeak pistan  eta ondoren klubak egindako esfortzuari, konpromisoari eta irmotasunari esker, denboraldi honetan Endesa Ligan jokatzea lortu dugu.

Argi dago aurreko denboraldian ezin izan zenuela Gascan partida guztiez gozatu, eta horregatik konpentsatu nahi zaitugu. 19-20 denboraldian abonatu zinetenoi sarrera bana emango zaizue gozatu ez dituzuen partida bakoitzeko (5 guztira). Sarrera horiek bertaratze- eta edukiera-murrizketak kentzen direnean erabili ahal izango dira (dagokion denboraldian eta hurrengoan).

Laster jakinaraziko dizuegu abonuak berritzeko prozedura. Baldintza bereziak izango ditugu bidean jarraitzen duzuenontzat.

Jabetzen gara egiten duzuen esfortzuaz, inoiz baino gehiago baloratzen eta behar duguna. Zaletuak zarete Acunsa Gipuzkoa Basket taldearen izateko arrazoia. Ezinbestekoak zarete.

 

Eskerrik asko

 

Gipuzkoa Basket

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.