COMUNICADO FINALIZACIÓN DEL CONTRATO DE ROLANDAS JAKSTAS

Igande honetan HLA Alacanten aurka jokatuko den partida Rolandas Jakstasek Guuk Gipuzkoarekin jokatuko duen azkena izango da. Kontratua luzatu ondoren, eta klubak bere zerbitzuak denboraldiaren amaierara arte izateko interesa izan arren, emandako arrazoi pertsonalak ulertzen eta errespetatzen ditugu. Lerro hauen bidez, hilabete hauetan erakutsitako profesionaltasuna eta inplikazioa eskertu nahi dugu, arlo profesionalean eta pertsonalean onena opa baitiogu, Gipuzkoa Basketen ateak Rori eta bere familiari irekita utziz. Era berean, gure zaleei datorren igandeko partidu garrantzitsu honetan harmailetatik esker ona helarazteko deia egiten diegu.

 

Eskerrik asko Ro!! Gora Gipuzkoa Basket!!