Jaworski baja izango da igoera fasean
Justin Jaworski no podrá participar con Gipuzkoa Basket en la fase final de ascenso a la Liga ACB, cuya semifinal disputará ante el San Pablo Burgos el próximo 17 de junio. El jugador estadounidense causará baja ante la imposibilidad de aplazar la celebración de su enlace matrimonial en Estados Unidos, comprometido para ese mismo día con una antelación de dos años.
Ezkontzaren data eta igoeraren azken fasea bat etor zitezkeela jakin zuen agente amerikarrak denboraldi honetarako Gipuzkoa Basketekin kontratua sinatu aurretik. Hala ere, une hartan jokalariari ez zion arrisku horren berri eman, eta, horren ondorioz, bien arteko lotura profesionala eten egin zen. Gipuzkoako taldea, egoera horren berri izan zuen unetik, irtenbide adiskidetzaile bat aurkitzen saiatu da, azken igoera-fasean jokalariaren falta saihesteko, baina azkenean ezin izan da lortu.
Gipuzkoa Basketek bere kontratu-eskubideak babesteko borondate irmoa adierazi du, eta bere jokalariak jasan behar izan duen nahi gabeko egoera deitoratu du.
Klubak eskerrak eman dizkio Justin Jaworskiri denboraldi honetan lortutako kirol emaitza onei egindako ekarpenagatik, eta talde teknikoak eta jokalariek jokalari estatubatuarraren hutsunea betetzeko duten gaitasunean konfiantza osoa berretsi du, denboraldian zehar egiaztatu duten anbizio eta konpromiso guztiarekin.
0 iruzkin