COOSUR REAL BETIS – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (74-62)

Acunsa Gipuzkoa Basket partida borrokatzen du, baina saririk gabe geratzen da Sevillan

Partida Sevillan hasi zen eta Tomás-ek hiruko bat saskiratzen zuen. Coosur Real Betis-ek beste hiruko batekin erantzuten zuen. 8-0 partziala lokalentzat hasieran, 5 puntuko abantailarekin jartzeko. Faggiano eta Okouoren puntuek Acunsa GBC hiru puntura hurbiltzen zuten. Betisek 6 puntuko abantailari eusten zion 6,75 metrotik. Laurdenaren amaieratik hiru minutu baino gutxiagora, etxekoak 10 puntuko aldea zuten. Olaizolak bi gehi bat saskiratzen zuen eta laurdena amaitzen zen, 21-11.

Bigarren laurdena Deeren hirukoarekin hasten zen. Magarityren saskiratze batek 5 puntura hurbiltzen zuen Acunsa Gipuzkoa Basket. 0-10eko partziala Nicolaren taldearentzat 21-18 markagailua jartzen zuten. Laurdeneko lehen puntua Betisentzat jaurtiketa libretik iristen zen. Deeren hiruko batek 22ra berdintzen zuen partida. Dee eta Magarityren puntuek 5 gora jartzen zuten Acunsa GBC. Oraingo honetan, Betisek berdintzen zuen partida, elkarren segidan, 5 punturekin.

Aldageletatik taldeak itzultzen ziren eta Faggiano zen lehenengoa saskiratzen. Tomasen jaurtiketa libreen ondoren, Acunsa GBC aurretik jartzen zen markagailuan. 12-0ko partziala Betiserako, 11 gora jartzeko. Magarity saskiratzen zuen lokalen partziala hausteko. Azken minutuetan Acunsa GBCrentzat Dee saskiratzen zuen, eta markagailua 53-42 geratzen zen.

Azken laurdenean Coosur Real Betisen hirukoarekin hasten zen, 14 gora jartzeko. Deek beste batekin erantzuten zuen Gipuzkoa Basketentzat. Dee eta Tomàsen hirukoekin, Acunsa GBC 7 puntura hurbiltzen zen. 0-10eko partziala, 3 puntura hurbiltzen zuten Acunsa GBC. Coosur Real Betisek 4 puntuko abantaila zuen amaieratik 4 minutura. Lokalen abantaila 8 puntura luzatzen zen, amaieratik 2 minutura. Gipuzkoa Basketentzat Tomàs eta Radoncic saskiratzen zuten azken minututan, baina ez zuten lortzen Real Betisen abantaila murriztea, eta markagailua gelditzen zen, 74-62.