KRONIKA | GUUK GIPUZKOA – ALIMERKA OVIEDO (64-63)

Partida Angulas Aguinaga Arenan hasten zen, giro bikainarekin harmailetan. Lehen puntuak 6,75etik heltzen ziren eta aurretik jartzen zuten Guuk Gipuzkoa, 6-3 (3. min). Bi taldeek ez zuten asmatzen erasoan, baina Guuk Gipuzkoa zen nagusi une oro, 11-6 (6. min). Anderren eskutik iritsi ziren puntuak eta etxekoek 5 puntuko abantailarekin bukatzen zuten laurdena, 13-8.

Bigarren laurdena Delasen saskiraketekin hasten zen, baina Oviedo puntu bakarrera hurbiltzen zen, 15-14 (12. min). Jaworskik eta Delasek puntuak lortu arren, Oviedok markagailua iraultzen zuen, 22-25 (7. min). Oviedoren maximoa +7koa zen, baina puntu bakar batean uzten zuen Zubizarretak, 6 puntu jarraian sartu ondoren atsedenalditik 37 segundora, 28-29. Jaworskik jaurtiketa libreen ondoren markagailuari buelta ematen zion jaurtiketa librearen bidez eta Lolo Encinasen taldea aurretik joaten zen atsedenaldira, 30-29.

Aldageletatik bueltan ziren taldeak eta Oviedo aurretik jartzen zen berriro, 30-33 (22. min). Hirugarren laurdenean partzialak ziren nagusi, lehenengo Guuk Gipuzkoak 3 gora jartzen zen eta ondoren Oviedok 8 puntu sartu ondoren 5 gora jartzeko, 36-41 (25. min). Guuk Gipuzkoak Jaworski eta Berazaren eskutik markagailuko aldea murrizten, baina Oviedok 4 puntuko abantailarekin ixten zuen laurdena, 41-45.

Azken laurdena Oviedok abantaila handitzen hasten zen, 47-53 (34. min). Jaworski eta Delas artean 7 puntu jarraian sartzen zituzten markagailuari buelta emateko, 54-53 (35. min). Azken minutuetan saskiratze trukaketa bat izaten zen eta markagailua berdinduta egoten zen azken minutura arte, 60-60. Berazak saskiratzen zuen, Oviedok jaurtiketa libretik bat sartze zuen eta Jaworskiren bi jaurtiketa libreek 64-61koa jartzen zuten. Oviedok 1-era jaisten zuen aldea 6 segundoren faltan. Oviedok baloia lapurtzen zuen azken jokaldian, baina denboraz kanpo saskiratzen zuen eta garaipena Guuk Gipuzkoak lortzen zuen, 4123 ikusleen aurrean.

“https://youtu.be/HQCDbCrg3WI”

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude